Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Martxoan, Sakanan ez zen kontratua hausteko Enplegu Erregulazio Espedienterik (EEE) aurkeztu. Hala jakinarazi du Nafarroako UGTko Ikerketa Kabineteak egindako txostenak. Iturri beraren arabera, martxoan ibarreko 6 enpresek aldi baterako kontratuak eteteko EEE bana aurkeztu zituzten. Espedientea aurkeztu duten 6 enpresetatik 4 metalgintza sektorekoak dira eta bana kimika eta zerbitzuen sektoreetakoa. Aldeak adostasunera iritsi ondoren baimendu zen espediente horiek.DatuakKontratuak eten eta langileak aldi baterako langabeziara bidali dituzten EEEk 6 enpresako 187 langiletik 162ri eragin die. Dagoeneko aurten mota horretako 17 espediente aurkeztu dira Sakanan. 617 plantilatik 515 langile joan dira aldi batez langabeziara. Iaz 351 izan ziren, 482ko plantilatik eta 9 espedienteren bidez. UGTk emandako datuen arabera, martxoan halako espedientea aurkeztu duten enpresak Sagarte SA, Magoteaux Navarra SA, Langarbi SL, Martinoneko SL, Equipos Industriales Agirre SL eta Inola SL izan dira. Bestalde, ibarreko enpresetan martxoan ez zen kontratua hausteko EEErik aurkeztu. Aurten mota horretako bi espediente aurkeztu dira eta 70 langileri eragin zien eta haietatik 21 kalean bukatu zuten. Iaz hiru izan ziren espedienteak eta 412 langiletik 65i eragin zien zuzenean.