Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Literatura lehiaketetan adituen epaimahaiak eman ohi ditu sariak. Horri buelta eman eta Euskal Herriko ikastolen elkarteak liburuen irakurleei eman die hitza. Ikastolako haur eta gazteek JUUL kanpainaren bidez aukeratu dituzte gogokoen dituzten euskarazko liburu eta ilustratzaileak. Euskal Herriko ikastoletako haur hezkuntza, lehen hezkuntzako, DBHko eta batxilergoko 20.500 ikasle baino gehiagok parte hartu dute hauteskundean. Haien artean zeuden Sakanako ikastoletako ikasleak, Altsasuko Iñigo Aritza ikastolako 274 ikasle eta Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolako 416.JUUL1998an sortu zen JUUL kanpaina Euskal Herriko ikastoletako haurren irakurketaren zaletasuna elikatzeko helburuarekin. Gregie de Maeyer idazle eta ilustratzaile flandriarraren liburu bateko pertsonaiarik hunkigarrienaren izena eman diote kanpainari, Juul haurrarena. Hauteskunde egunean NIEk haur eta gazteak jartzen ditu epaile. Ikasleek aukeratutako liburu eta ilustratzaileak izaten dira denak ere eta ez, inork irakurtzera behartutakoak. Andra Mari ikastolako Muxi Mariñelarenak jakinarazi digunez, "aurten 2005etik aurrera argitaratutako liburuak bakarrik zeuden hautagai. Egia esan, zailtasunak izan ditugu hori gauzatzeko eta alde horretatik nahiko flexibleak izan gara, ikasleek nahi zuten botoa emateko askatasuna izan dute". BozketaNazioarteko Liburuaren Eguna izan zuten hauteskunde eguna. Txikienek, haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako 1. mailatik 3. mailara bitarteko haurrek, hauteskunde mahaitan eman zuten botoa. 4. mailatik gorakoek, berriz, JUUL web orria erabili zuten horretarako. Lehen aldiz batxilergoko ikasleak sartuta, 7 maila bereiztu ditu NIEk. Batxilergo ikaslerik ez dagoenez, orain arteko 6 mailatan bozkatu dute Sakanako ikastoletako ikasleek. Honako liburu eta ilustratzaileak aukeratu zituzten sakandarrek:A- Haur Hezkuntzan: Ipurtargia (Jose Maria Larrea), Barraskiloa eta alkatea, Barbantxo (S. Yarnos eta J. Ormazabal) eta Zazpi antxumeak (Mitxel Murua). 225 boto jaso ziren Sakanan. B- Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailan: Korri, Sebastian, korri! (Juan Kruz Igerabide), Tatuaje bat daukat eta zer? (Xabier Mendiguren), Betizu, hiri handian (S. Pinto, P. Pelaez, I. Mitxelena) eta Hartz zuria (Sofia Gallo). 102 boto izan ziren emandakoak. C- Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailan: Nik erremerre hitz egiten dut, eta zer? (Anjel Lertxundi), Munduko ibaien poemak (Juan Kruz Igerabide) eta Botila baten historia (Tomas Elortza). 80 boto jaso ziren. D- Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailan: Antonio Bolas (Joxantonio Ormazabal), Lagun berezi bat (Aitor Arana) eta Pijama marradunaz jantzitako mutikoa (John Boyle). 102 boto jaso ziren.E- DBH: Jara Bartzelonan (Jasone Osoro), Zergatik panpox (Arantxa Urretabizkaia) eta Amodioaren gazi-gozoak (Aitor Arana). 180 boto izan ziren emandakoak.F- Ilustratzaileak: Larry Keys, Antton Olariaga, Jesus Lucas eta Luis Astrain. 393 boto eman ziren maila horretan.