Udaberriko Bira martxan

Guaixe 2009ko apirilaren 30a

Abian dago Udaberriko Biraren 2009ko edizioa. Urtero bezala, Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuak antolatutako zikloak antzerki, musika, zine eta folklore jarduerak eramanen ditu 200 eta 1.000 biztanle arteko Nafarroako udalerri eta kontzejutara. Joan zen asteburuan mustu zuten ziklo kulturala Zubirin eta ekainaren 28an amaituko da Oteitzan, 78 herritatik pasa eta gero. Sakanako bi herri bisitatuko ditu tartean, Bakaiku eta Iturmendi. Bihar, musika BakaikunAsteburu honetan iritsiko da Sakanara Udaberriko Bira. Bihar, maiatzaren 2an, arratsaldeko 19:00etan, emanaldia eskainiko du The Baigorri taldeak Bakaikuko plazan. Giro paregabea jarriko dute bere country doinuek. Iturmendiarrek ekainaren 27ra arte itxoin beharko dute. Kiki, Koko eta Mokoren antzezlana izanen dute.