Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Joan zen larunbatean Olaztin abestu eta gero, datorren igandean, maiatzaren 3an, etxekoen aurrean abestuko du Etxarri Aranazko abesbatzak. Herriko elizan emanen du kontzertua, arratsaldeko 19.00etan. Kontzertu gogor bezain ederra eskainiko dute etxarriarrek. 11 abestik osatutako egitarauan, aipamen berezia merezi dute Mendelssohn-en Jauchzet dem Herrn obrak, Whitacre-ren Lux aurumque goxoak, Finlandiako E. Rautavaara-ren Suite Lorca zirraragarriak eta Mocoroaren Sorgin dantza distiratsuak. Tomás Garbizuren Akerra ken, J. Bustoren Ametsetan ere abestuko dituzte.