Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bihar 6 urte beteko dira Espainiako Auzitegi Nazionalak Udalbiltzaren kontrako operazioa agindu zuenetik. Hura gogoan, larunbatean prentsaurrekoa eman zuten auzi horretan auziperatuta dauden pertsonetako batzuk, tartean Joseba Garmendia Albarracin sakandarra. Agerraldian gogora ekarri zuten auzipetuendako 10 eta 23 urte arteko espetxe zigor eskaerak egin direla eta Udalbiltzaren egitura desegitea eskatzen dela. Prentsaurrekoa eman zuten Udalbiltzako kideek epaiketa bertan behera uzteko eskaria egin zuten. Egunkaria auzian bezala "akusazioa oinarritzeko elementu nahikorik ez" dagoela azaldu zuten. Aldi berean, gogora ekarri zuten Nazio Batuen Erakundeko organoek bitan adierazi diotela Espainiari "ez dela onargarria Euskal Herriko mugimendu politikoaren aurka gauzatzen ari den kriminalizazio eta zigor politika". Nazioartean "jazarpena" salatzeko hautetsien milatik gora sinadura jaso dituztela ere azaldu zuten.