Sakandarrak txukun XX. Hiru Herri Lasterketan

Guaixe 2009ko apirilaren 27a

Igandean XX. urteurrena ospatu zuen Hiru Herri taldeko Hiru Herri Lasterketak. Guztira 1.000 atleta inguru bildu ziren - horietatik 200 kategoria txikietan aritu ziren - eta 10 km-ko proba nagusian 725 atleta klasifikatu ziren. Azkarrenak Beste Iruñakoak izan ziren. Gizonezkoan Beste Iruñako Antonio Etxeberriak ez zuen areriorik izan, eta bere erritmoa ezarri eta gero aise ailegatu zen helmugara (31:47). Hiru Herriko Gabriel Garin izan zen bigarrena (32:11) eta Beste Iruñako Cristobal Galera hirugarrena (32:32). Emakumezkoetan Ana Casares faboritoa erretiratu egin zen eta Beste Iruñako Nerea Abrego gailendu zen (37:09). Satrustegiko Nuria Ongay 9.a sailkatu ze n (40:453). Makina bat ordezkari sakandar izan ziren XX. Hiru Herri Lasterketan. Haien lana: 55. Juantxo Arregi (37:07), 92. Kike Aldasoro (38:51); 103.Alberto Razkin (39:06), 121. Jose Javier Maiza (39:43), 156. Mikel Goikoetxea (40:37), 166. Nuria Ongay (40:53), 387. Jose Mari Irañeta (46:16), 447. Jose Mari Mercero (47:34), 461. Jose Ignacio Reparaz (47:48), 584. Juan Razkin (51:09), 648. Iñaki Bergera (52:33), 649. Belen Mendoza (52:35) eta 699. Edurne Razkin (55:27).