Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Taldekako Xake Txapelketa jokoan dago, hiru mailatan: preferente maila, lehen maila eta bigarren maila (A eta B multzotan banatuta). Sakanatik Zaldi Beltza taldea ari da lehian, lehen mailan. Alekhine, Santa Ana B, Sancho el Fuerte-Tiebas, Gazte Berriak A, Mikel Gurea Fontaneria Navarra eta Oberena taldeak ditu arerio. Lau erronda jokatuta lehen mailako sailkapen burua Mikel Gurea Fontaneria Navarra taldea da, 25 ½ punturekin. Zaldi Beltza bosgarrena da sailkapenean, 11 punturekin. Bosgarren erronda maiatzaren 9an jokatuko da, 16:30ean. Txapelketa zazpi erronda jokatuta despedituko da, maiatzaren 23an.