Arbizuk bigarren jardunaldia hartuko du larunbatean

Guaixe 2009ko apirilaren 30a

Larunbatean Zugarramurdin eman zitzaion hasiera Nafarroako 4x4 Sokatira Txapelketari. Emakumezkoen 265 kiloko txapelketan Sakanako neskek ez zuten etsairik izan. Tiraldi guztiak irabazi zituzten, 4 puntu eskuratuz. Amaiurrek eta Beti Gaztek 2,5 puntu bildu zituzten, eta Berriozarrek puntu bat. Kadete mailakoen talde mistoetan (295 kilo) Basaburua eta Txantrea Sakanako Andra Mari eta Putterri baino gehiago izan ziren. Lehenengo biek 3,5 puntu eskuratu zituzten, Andra Marik bi eta Putterrik bi. Txapelketa despeditzeko tiralariek beste bi jardunaldi dituzte aurretik. Hurrengo jardunaldia Arbizuko kiroldegian jokatuko da, larunbatean, maiatzaren 2an, 17:00etatik aurrera. Lehenengo gizonak ariko dira, bigarrenik 265 kiloko emakumeak, Sakana taldea barne, hirugarrenik 250 kiloko emakumeak eta azkenik kadete mailako talde mistoak. Hirugarren eta azken jardunaldia Berriozarren jokatuko da maiatzaren 16an.