Turismo bulegoetan aritzeko 2 pertsona kontratatuko ditu Mankomunitateak

Guaixe 2009ko maiatzaren 6a

Sakanako Mankomunitateak jakitera eman duenez, uda partean ibarrera etortzen diren pertsonei harrera egiteko turismo bulegoak zabalduko ditu. Haietan lan egiteko bi langile kontratatzeko deialdia egin du Sakanako Mankomunitateak. Langabezian dauden bi pertsona kontratatuko dituzte lan hori egiteko eta lan hitzarmena hiru hilabetekoa izanen da. Mankomunitatearen bulegoan edo web orrian daude deialdian parte hartzeko baldintzak. Interesatuek haien eskabideak hilaren 20rako aurkeztu beharko dituzte.