Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo despeditu zen Romandiako Tourra. Sprinterrak luzitzeko propioko etapa zen atzokoa, Aubonnen hasi eta Ginebran despeditu zena, 153 kilometrokoa, eta Euskaltelek lan handia egin zuen Koldo Fernandez de Larrea sprinterra aurreko postuetan kokatzeko. Azken kilometroetan Euskalteleko Astarlozak eta Pablo Urtasun urdiaindarrak bikain lantzatu zuten Koldo, baina Rabobankeko Oscar Freirek bere klasea agerian utzi zuen, bera gailendu baitzen Garmin taldeko Tyler Farrar eta Koldo Fernandez de Larrearen aurretik. Ag2r-ko Jose Luis Arrieta 16. izan zen eta Euskalteleko Pablo Urtasun 30., guztiak denbora berean. Sailkapen orokorrari dagokionez, Liquigaseko Kreuzigerrek irabazi du Romandiako Tourra (14:20:14), larunbateko etapa nagusian lortutako garaipenari esker. Katushako Vladimir Karpets-i 18 segundo atera dizkio, Cofidiseko Taaramae-ri 25 segundo eta Caisseko Alejandro Valverderi 46 segundo atera eta gero. Jose Luis Arrieta 45. izan da, 7:46ra eta Pablo Urtasun 110., 40:49ra.