Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan GRAVN Torneoko ezker paretako frontoiko finalak jokatu ziren, eta Nafarroako selekzioa izan da garaile, modalitate honetan euren laugarren GRAVN Torneoa lortuz. 97 puntu lortu zituen Nafarroak (12 final irabazi eta 7 galdu), Bizkaia txapeldunordeak baino 10 puntu gehiago. Gipuzkoa sailkatu zen hirugarrena. GRAVN Torneoan Gipuzkoa, Errioxa, Araba, Bizkaia eta Nafarroako pilota selekzioak aritzen dira eta denboraldiko titulu inportanteenetako bat da. Jokatutako finalen artean, 22 urtez azpiko emakumezkoen goman Nafarroako Aristorenak eta Mariñelarenak 30-28 irabazi zieten Arabako Suarez II.ari eta Etxeberriari, eta senior mailako erremontean Nafarroako Urtasunek eta Parisek 45-27 hartu zituzten menpean Gipuzkoako Gonzalez eta Zubiri. Eskuz binakako gazte mailan, Nafarroako Ansotegik eta Zabaletak 15-22 galdu zuten Gipuzkoako bikoaren kontra. Bestalde, asteburuan GRAVN Torneoko trinketeko finalak jokatuko dira, 14 guztira, eta Gipuzkoa izanen da Nafarroaren arerio nagusia. Ostiralean share finalak jokatuko dira Mendillorrin. Larunbatean Mendillorri eta Oberenako egoitzetan jokatuko dira finalak eta igandean larruzko finalak egonen dira jokoan. Federazioen Arteko TorneoaMartxan dago Federazioen Arteko Torneoa, eta asteburuan bigarren jardunaldia jokatu zen. Gazteleko Canicosan, eskuz binakakoan Gaztela Leongo bikoteak 22-18 hartu zuen menpean Nafarroa ordezkatu zuten Ollo eta Etxeberria bikotea. Elgetako lau t´erdiko TorneoaAtzo Elgetako lau t´erdiko Torneoko kadeteen mailan, Ijurrak 22-11 irabazi zion Aranbarriri, Gabilondok 21-22 galdu zuen Azketaren kontra eta Zelaia 10-22 hartu zuen menpean Larunbek. Pilota emaitzak. Larunbatean, Labriteko jaialdia zabaltzen zuen partidan, Chafeek eta Apraizek 13-18 irabazi zieten Agirreri eta Peñagarikanori. Atzo Getxon jokatutako partidan, Aurtenetxe eta Bergerak 22-18 hartu zituzten menpean Kortabarri eta Arkotxa.