Turismo arlora zuzendutako ikastaroa

Guaixe 2009ko maiatzaren 5a

Kultura eta Turismo Departamentuak bere Turismo Trebakuntza Planaren barruan hainbat ikastaro antolatu ditu. Horietako bat Arbizun Cederna-Garalurrek duen zerbitzu zentroan izanen da. Landetxe, kanping, eta bestelako azpiegitura turistikotako arduradunei zuzendutako ikastaroa izanen da eta haren bidez komertzializazioari eta internet bidezko marketing-ari buruzko ezagutzak sakontzeko aukera izanen dute. Ikastaroak 24 orduko iraupena du eta urriaren 7aren eta azaroaren 18ra bitarteko asteazkenetan eginen da, 16:30etik 20:00etara. Izena ematea doakoa da eta hala egin nahi duenak Club de Marketing Navarra-ra hots egin dezake, 948 290 155 telefonora edo cmn@navarra.net helbidera jo.