Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak kontsumo txikiko bonbillen erabilera ezagutarazteko ekimena abian du. Hala, argindarraren azken fakturarekin sakandarrek eskuorri bat jaso dute. Eskuorriarekin Correos-eko bulegoetara joaten direnek trukean kontsumo txikiko bonbilla bana jasoko dute. Ministeriotik adierazi dutenez, "bonbilla horiek erabiltzeak energia aurrezte nabarmena dakar, ohikoek baino %80 gutxiago kontsumitzen baitute, eta 6 eta 8 aldiz gehiago irauten baitute". Horren ondorioz, "energia kontsumoa eta CO2 isurketak gutxitzen" dira. Antza, Europar Batasunaren helburua da 2011. urterako bonbilla horien erabilera hedatua egon dadila.