Olaztiko San Migel XXXVII. Pilota Txapelketan izen ematea zabalik

Guaixe 2009ko maiatzaren 5a

Olatzagutiako San Migel elkarteak pilota txapelketa antolatu du atzera ere. Aipatutako pilota txapelketa hiru mailatan jokatzen da - lehen maila, bigarrena eta hirugarrena - , Olaztiko festetan despeditzen da eta inguruko eta gertuko makina bat pilotarik hartu ohi du parte.Aurtengoa San Migel Pilota Txapelketako XXXVII. edizioa izango da. Bertan lehiatu nahi duten pilotariek maiatzaren 14a baino lehen eman behar dute izena, ondoko telefonoetara deituta: 948 382 722 edo 646 611 011 (Agustin San Migel).