3 trenbide pasetako segurtasuna hobetuko dute

Guaixe 2009ko maiatzaren 6a

Adif-ek (Administrador de Infraestructuras Ferroviarias) Sakanako hiru trenbide pasetako segurtasuna hobetuko du. Horretarako pasabide horietan gaur egun dauden trabesak edo asfaltozko zola kautxozko zoladura irristagaitz batez ordezkatuko da.  Lan horiek Izurdiaga, Arbizu eta Bakaikuko trenbide pasetan eginen dira. Adif-ek adierazi duenez, zoladura berri horrek pertsona, ibilgailu eta trenendako segurtasun-baldintza "hobeak" eskaintzen ditu. Izurdiaga, Arbizu eta Bakaikuko trenbide pasak dira ibarrean kentzeko falta diren azkenak. Izurdiaga eta Bakaikukoa kentzeko ardura Nafarroako Gobernuarena da eta Adif-ek hartuko du Arbizukoa kentzeko lanen ardura.