Sakanako ikastetxeen arteko herri kirol topaketa asteazkenean Arbizun

Guaixe 2009ko maiatzaren 7a

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak Sakanako ikastetxeen arteko herri kirol topaketa antolatu du asteazkenean, maiatzaren 13an, Arbizuko kiroldegian, 10:00etatik aurrera. Topaketa honetara gonbidatuta daude Sakanako ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 6. mailan dauden ikasle guztiak, eta guztira 202 gaztetxok hartuko dute parte. Hain zuzen ere ondoko ikastetxeetako haurrak arituko dira herri kirol topaketan: Domingo Bados, Jesusen Bihotza, Iñigo Aritza, Zelandi, Urdiaingo eskola, Arrano Beltza, Andra Mari, San Donato, Luis Fuentes, San Migel eta Atakondoa.