Andoaingo eta Orexako txapelketetan sakandarrak primeran

Guaixe 2009ko maiatzaren 7a

Maiatzaren 1ean Euskal Herriko Goitibeheren Txapelketarako puntuagarria zen proba jokatu zen Andoainen. Ikusle ugariren aurrean, maila ona erakutsi zuten sakandarrek. Etxeberriko Garikoitz Goñik eta Oskozko Iker Beunzak Sakotz goitibeherarekin hirugarrenak sailkatu ziren parte hartu zuten 20 goitibeheren artean. Tartean ziren ere Sorgintxulo goitiarekin aritu ziren Altsasuko Urko Berdud eta Iñigo Cid. Kategoria librean Irurtzungo Aitor Bellok hirugarren postua lortu zuen, eta atzetik Irurtzungo Egoitz Beraza eta Ion Mikel Oderitz sailkatu ziren. Orexan Sorgintxulo lehena eta Sakotz bigarrenaMaiatzaren 2an Orexak hartu zuen Euskal Herriko txapelketarako puntuagarria zen hurrengo lasterketa. 10 goitibeherak parte hartu zuten, eta Urko Berdud eta Iñigo Cid altsasuarrak izan ziren garaile Sorgintxulo goitibeherarekin. Bigarrenak Etxeberriko Garikoitz Goñi eta Elsoko Jabi Beunza izan ziren, Sakotz goitiarekin. Aitor Bello zortzigarrena izan zen.