Aldeano, Unanua eta Ocaña Espainiako Pista Txapelketara

Guaixe 2009ko maiatzaren 7a

Asteburuan Nafar Kirol Jolasen pistako finalak jokatu ziren, Espainiako Txapelketarako klasifikatzeko probak, hain zuzen. Proba bakoitzean sailkatutako lehen zazpi irristalariek lortu zuten Espainiako Txapelketetan aritzeko txartela. Sakanatik zortzi irristalari aritu ziren, zazpi haur mailan eta bat gazteen mailan. Horietatik hiruk lortu zuten Espainiako Txapelketetan aritzeko txartela, hirurak haur mailakoak: Cristina Aldeano (Altsasu), Maialen Unanua (Urdiain) eta Gaizka Ocaña (Urdiain). Aipatzekoa da Cristina Aldeano 300 metroko esprintean txapelduna izan zela. Maiatzaren 16an eta 17an Nafar Kirol Jolasen zirkuituko finalak jokatuko dira.