Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarri Aranatz eta Altsasuko dantzari txikiak kalera aterako dira bihar, maiatzaren 9an. Etorkizuna dantza eskolako Etxarri eta Altsasuko taldeek Gipuzkoako hiru talderekin batera ospatuko dute haien eguna. Hitzorduak 120 dantzari txiki bilduko ditu.Etxarriko taldeak Arrasateko dantzari txikiak hartuko ditu bere herrian, Etxarri Aranatzen. Elkarrekin emanaldia eskainiko dute herriko plazan, eguerdiko 12:00etan. Altsasuarrak, berriz, bere herrian geratuko dira eta Orereta eta Urretxuko dantzariei harrera eginen diete 11:00etan, Foru plazan. Ondoren, 12:00etan, dantza erakustaldia eginen dute herrian zehar. 13:00etan despedituko dituzte goizeko ekitaldiak Foruen plazan. Etxarri eta Altsasuko taldeek bazkari ederra emanen diete Gipuzkoako dantzari txikiei. Ondoren, 17:00etan Altsasun elkartuko dira denak, Iortia kultur guneko plazan.