Euskarabidea eta toki erakundeak aurrez aurre

Guaixe 2009ko maiatzaren 12a

Euskara Zerbitzua duten hainbat udal eta mankomunitatek lankidetza hitzarmena dute sinatuta Nafarroako Gobernuarekin, haren bidez toki entitateen esparruan euskararen erabilera normalizatu nahi da. Aurreko ostegunean hitzarmenaren jarraipen batzordea bildu zen. Toki administrazioetako ordezkariek Euskarabideak aurkeztutako aurrekontua ez onartzea erabaki zuten. Euskarabideak 297.000 euro aurreikusi ditu. Bileran izan zen Migel Angel Zubiria Sakanako Mankomunitateko presidentea eta gainontzeko tokiko administrazioko ordezkariek baieztatu zutenez,  "diru kopuru horrekin euskara sustatzeko eta normalizatzeko helburuak betetzerik ez dago". Toki administrazioetako ordezkariendako Euskarabideak aurkeztutako aurrekontu horretan "euskararekiko filosofia aldaketa sumatzen dugu eta egindako proposamena onartuz gero toki entitateetako euskara zerbitzuen etorkizuna kinka larrian geratuko litzake, udalak edo mankomunitateak ekonomikoki itoko lirateke eta guk ez dugu asmo herrekin kolaboratu nahi izan".EskaeraJarraipen batzodean parte hartu zuten udal ordezkariek Euskarabideari eskaera argia egin diote: "indarrean dagoen hitzarmena garatzeko toki entitateetako euskara zerbitzuek behar duten diru kopurua zehatz dezala". Bileran izan zirenak esan dute aurreko osteguneko diru kopurua "negoziazio berri baterako abiapuntutzat" hartuko dutela. Aldi berean, prest azaldu dira "haien esku dauden bitartekoak jarri eta prozesu horretan laguntzeko". Azkeneko hau guztia aste honetan emanen dute prentsaurrekoan zehaztuko dute.