Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sekulakoa. Horrelakoa izan zen atzo arratsaldean Sakanan bota zuena, Urdiain eta Irurtzun artean bereziki gogorra izan zena. 19:30 pasa zirela hasi zen ekaitza, eta sekulako euri jasaz gain kazkabarra ere ez zen falta izan. Gainera, luze iraun zuen eta ondorio eta kalteak utzi zituen. Herriz-herriUrdiainen izugarri nabaritu zen euri jasa. Bargatik ur pila jaitsi zen herrira, ibai erraldoi bat bailitzan. Ikusgarria zen. Nagusienek aitortzen zuten ez zutela sekula halakorik ikusi. Aldapa harriz eta arramaz beteta gelditu zen eta ur asko sartu zen herriko goiko etxeetan. Komeriak izan zituzten ura ateratzeko. Bestalde, Magotteaux lantegiaren parean, Urdiain eta Iturmendi lotzen dituen bigarren mailako errepidean, ur asko zegoen eta suhiltzaileak trafikoa bideratzen izan ziren. Sakanako autobiaren egoera ez zen hobea. Ibilgailuak mantso zihoazen, baina ekaitzak gogor jo ahala autoa errepide bazterrean gelditu ziren gidari gehienak. Autobia itxita egon zen Arruazu eta Uharte Arakil tartean ere, 12. kilometroan, ur baltsa handia zegoelako. 20:40etan Altsasuko Suhiltzaileen parkeko suhiltzaileek abisua jaso eta ura punpatzera abiatu ziren. Lakuntzan eta Arbizun ere arazoak egon ziren, ura sartu baitzen zenbait etxetan. Lakuntzan gainezka eta lehertzear zegoen ur arketa bat eta inguruko etxebizitzetara ura sartzeko arrisku handia zegoenez, suhiltzaileak agertu behar izan ziren arazoa konpontzera. Eta Uharte Arakilen ere suhiltzaileek izan zuten nahikoa lan, Itxesi auzoko zenbait etxeetan ura barruraino sartu baitzen. 20:34ean suhiltzaileek bertara agertzeko deia jaso zuten, ura punpatzeko. Erauntsiak sortutako kalteak hainbat etxeetan eta udalak eskolen azpian duen biltegian nabariak izan ziren. Buruhandiak txikituta gelditu ziren. Zorionez, erraldoiak mojek erabili zuten eraikinean zeuden gordatutaHiriberrin ere zenbait etxetan ura barruraino sartu zen. 40 cm-ko maila hartu zuen urak zenbait etxetan, etxetresnak, altzariak eta beste harrapatuz. Datuak Ordua19:3019:4019:50 20:0020:1020:2020:3020:4020:50 21:00Metereologi estazioa Aralar2,30,61,27,76,93,75,75,91,9 Etxarri 1,45,30,70,6 Urbasa 0,45,71,71,22,91,4Litro/metro karratuko Iturria: Nafarroako Gobernua