Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan Frontisek antolatutako Bartzelonako Irekirako sailkatze partidak jokatu ziren Larrabetzun, lau t´erdian. Uharte Arakilgo Jon Gorritik ez zuen aparteko arazorik izan Garmendia irabazteko, bi jokotan nagusitasun handiz gailendu baitzen (10-2 eta 10-6), txapelketan aurrera eginez. Gorritirekin batera Amantegi, Alvaro Gomez, Larramendi, Bengoetxea VII.a eta Arretxe sailkatu ziren. Elgetako lau ´erdia. Elgetako lau t´erdiko txapelketan, 23 urtez azpian Arrietari 7-22 irabazi zion Idoatek, Anstotegik 20-22 galdu zuen Arzelusen kontra eta Iturriotzek 22-19 irabazi zion Madariagari. Pilota emaitzak. Atzo Eibarko Astelenako jaialdia zabaltzen zuen partidan, Aitor Zubieta etxarriarra atzera ere kantxan ikusteko aukera izan genuen. Lesioa osatu eta gero, Gonzalezekin osatu zuen bikoa etxarriarrak, eta 22-9 hartu zituzten menpean Berasaluze IX.a eta Eulate. Bestalde, Santo Domingo de la Calzadan Titinek eta Oscar Lasak justu justu galdu zuten emozioz betetako lehian, 21-22, Capellan eta Goñi III.aren kontra.