Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurrera doa mendi lasterketen egutegia eta berriki bi lasterketa jokatu dira: I.Arratzu-Urdaibai eta Izarraitz. Jakina, korrikalari sakandarrek ez dute huts egin. Angel Arrieta laugarrena ArratzunMaiatzaren 2an estreinatu zen I. Arratzu-Urdaibai mendi lasterketa, 211 korrikalarirekin. 30 kilometroko lasterketa zen, 4.000 metroko desnibelarekin. Jokin Lizeaga izan zen guztien artean azkarrena (2:43:45), eta Uharte Arakilgo Angel Arrietak lan bikaina egin zuen, laugarrena heldu baitzen helmugara (2:56:20). Etxarri Aranazko Ander Unzurrunzaga ere ez zen atzean geratu: zazpigarrena heldu zen helmugara, eta lehen beteranoa izan zen proban (3:02:37). Gainontzeko sakandarrei dagokienez, Jose Luis Beraza uhartearra 38.a izan zen (3:20:48), eta Jon Arrieta uhartearra 66.a (3:30:58). Emakumezkoetan, Oihana Kortazar elgetarra izan zen azkarrena (3:27:07). Maitane Txueka zortzigarrena izan zen (4:10:18). Unzurrunzaga seigarrena IzarraitzenIgandean Azkoitian jokatutako Izarraitz mendi lasterketan 21 kilometrori eta 2.880 metroko desnibelari egin zioten aurre izena emanda zeuden 170 korrikalarik, eta horietatik 144 heldu ziren helmugara. Fernando Etxegarai beratarra nagusitu zen (1:53:07). Ander Unzurrunzaga etxarriarra seigarrena izan zen (2:04:29), probako lehen beteranoa. Angel Arrieta uhartearra zazpigarrena heldu zen helmugara (2:04:33) eta Jose Luis Beraza uhartearra 16.a (2:12:43). Angel Arrietaren anaia Jon 34.a izan zen (2:18:25), Patxi Cano altsasuarra 61.a (2:30:18) eta Peio Andueza urdiaindarra 87.a (2:39:27). Emakumeei dagokienez, Nerea Amilibia izan zen Azkarrena, 33. tokian helduta (2:17:44). Maitane Chueca arbizuarra 104.a izan zen helmugan (2:44:45), eta Jone Pelaez altsasuarra 114.a (2:49:09) eta lehen beteranoa. Igandean bi mendi lasterketa daude jokoan, Urkiolako Aramotz eta Zarauzko Pagoeta mendi lasterketak. Eta maiatzaren 24an izanen da urteko proba garrantzitsuena: VIII. Zegama-Aizkorri mendi maratoia.