Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean espezialista onenak bildu ziren Izabako VII. Duatloian, Espainiako Duatloi Kros Txapelketan hain zuzen. Belaguako eta Izabako paraje eder eta gogorretan, proban parte hartu zuten 165 duatletek 6 km korrokan, 20 km bizikletan eta 3 km korrikan osatu behar izan zituzten, lokatz eta ibai gune konplikatuak gaindituz. Proba irabazteko bi faborito nagusiek, Victor Manuel del Corral katalanak eta Unai Yus arabarrak sekulako borrokaldia izan zuten, eta azkenean Inverse Ditec T. Vilanova taldeko del Corral izan zen gailendu zena (1:26:53), Yusi korrikako azken tramoan bost segundoko aldea atereaz. Emakumezkoetan Tarazonako Yolanda Magallon gailendu zen (1:49:32), Mere Tusell bigarrenari ia hiru minutuko aldea atereaz. Sakandarren lanaSakana Triatloi Taldeko Francisco Gomez altsasuarra izan zen helmugara iritsi zen lehen sakandarra, helmugan 29. postua lortu eta gero (1:39:30). Gainontzeko sakandarren lana: 65. Urko Berdud (1:45:21); 67. Javier Borrega (1:46:05); 77. Igor Flores (1:48:41); 78. Felix Benjumea (1:48:41); 100. Juan Luis Maiza (1:55:51); 121. Juan Carlos Gomez (2:02:29); eta 134. Pello Astiz (2:06:32). Beñat Katarainek lasterketa utzi behar izan zuen.