Arbizu eta Irurtzun, 40. Herrien Arteko Nafarroako Kutxa Txapelketan

Guaixe 2009ko maiatzaren 13a

Hasi da 40. Herrien Arteko Nafarroako Kutxa Txapelketa. Bederatzi herrietako pilotari taldeak lehiatuko dira, tartean Arbizu eta Irurtzun. Bederatzi talde hauek hiru taldez osatutako hiru multzotan banatu dituzte, eta joaneko eta itzuliko ligaxka jokatuko dute, , kimuen, haurren, gazteen eta senior mailatan. Multzo bakoitzeko talde onenak eta sailkatutako bigarren talde onena final erdietara pasako dira, eta finalerdi hauek ere joaneko eta itzuliko partidetan erabakiko dira. Finala uztailaren 5ean jokatuko da. Aurreko asteburuan lehen jardunaldia jokatu zen. C multoan, Irurtzunek etxean jokatu zuen eta Santesteban menpean hartu zuen, 3-1. Kimuen mailan 18-14 irabazi zuen Irurtzun eta seniorren mailan 22-6. Haurren mailan 17-18 irabazi zuen Santestebanek. Aldiz, Arbizuk atseden jardunaldia zuen.