Balerditik Aralarrera Sakanako Mendizaleekin

Guaixe 2009ko maiatzaren 13a

Sakanako Mendizaleak taldeak irteera antolatu du maiatzaren 24rako: Balerditik Aralarrera joango dira. Autobusa goizeko 7:30ean abiatuko da, Olaztitik, eta Sakanako gainontzeko herrietan geldialdiak eginen ditu izena ematen duten mendizaleak hartzeko. Norbaitek mendiarekin gozatu eta aipatu ibilbidea egin nahi badu, maiatzaren 21era bitarteko tartea du izena emateko, eta horretarako Sakanako Mendizaleak taldeko kideekin jarri behar du harremanetan, edo 639 11 76 31 telefonora deitu. Epea pasatuta oraindik tokiak geratzen badira, telefono berberera hots egin beharko da apuntatzeko.Asteburu honetako irteerakMendi irteera ugari antolatu dute Sakanako mendi klubek asteburu honetan. Esaterako, Irurtzungo Iratxo elkartekoak Adi mendira eginen dute irteera, eta Olaztiko Sutegikoek Olazti-Arantzazu mendi ibilaldia antolatu dute. Etxarri Aranazko Larrañeta mendi taldekoek Lizarrusti-Abalzisketa mendi ibilbidea osatu eta gero bazkaria izanen dute sagardotegi batean.