Antton Zelaia garaile Bost Udaletxe Herri Krosean

Guaixe 2009ko maiatzaren 13a

Larunbatean Bost Udaletxe Herri Krosa jokatu zen Odietan, 8 kilometroko lasterketa aldapatsua. Lasterketan aurrean izan zen Antton Zelaia urdiaindarra eta azken kilometroan bidelagunak atzean utzi eta bakarrik heldu zen helmugara. Haren atzetik Cristobal Galera, Alberto del Rio, Carlos Lizoain, Kike Aldasoro altsasuarra, Juanjo Oloriz eta beste sailkatu ziren. Atletismo probetaz gain, mendi lasterketetan aritzeko prestatzen ari da urdiaindarra. Maiatzaren 24an jokatuko den Zegama-Aitzgorri maratoi famatuan ariko da hainbat sakandarrekin batera.