Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Allozek goitibeheren saioa hartu zuen asteburuan. Soria sport taldea nagusitu zen, Etxeberriko Sakotz goitia bigarrena izan zen eta hirugarrena Basurde Evo. Golfo kategorian, Albiasuko Pello nagusitu zen, bigarrena Aitor irurtzundarra izan zen eta hirugarrena Egoitz irurtzundarra. Larunbatean Arronitzek Nafarroako Goitibehera Txapelketaren saioa hartuko du, goizeko 11:00etan hasita, eta igandean, 16:30ean Funesen txanda izanen da.