Arrieta eta Urtasun Volta a Catalunyan

Guaixe 2009ko maiatzaren 15a

Astelehenean, hilaren 18an hasiko da Kataluniako Volta eta maiatzaren 24an, igandearekin, despedituko da. Carlos Sastre (CSC) da Volta irabazteko faborito nagusietako bat, Iñigo Cuesta, Fabian Cancellara, George Hincapie, Haimar Zubeldia Luis Leon Sanchez eta Samuel Sanchezekin batera. Guztira 21 talde lehiatuko dira, 18 Pro Tour eta hiru talde kontinental, tartean Oscar Guerrero altsasuarrak zuzentzen duen Contentpolis Ampo. Sakandarrak ere lanean izango dira. Euskalteleko Pablo Urtasun urdiaindarra Samuel Sanchez, Igor Anton eta Mikel Astarloza taldeburuak laguntzen ariko da. Ag2r talde frantziarreko Jose Luis Arrieta ere Katalunian izango da, talde lana egiten. Kataluniako Volta gogorra izango da. Lehen etapa 36 km-ko erlojupekoa da, Lloret de Marren, eta berehala mendi kontuak hasten dira. Bigarren etapa Girona-Roses artekoa da, 163 km-koa, eta lehen mailako Alt de Els Angels eta Alt de Sant Pere de Rodes gainditu beharko dituzte. Hirugarrenean, Rosesen hasi eta La Pobla de I´lleten despedituko da, 182 km osatuta eta lehen mailako Alt de Coubet, Alt de Jou eta Collada Sobirana pasa eta gero. Laugarren etapa erregina izango da, La Pobla de I´ lleten hasi eta Andorran despedituko baita, kategoria berezia duen Coll de Botellan, Pirinioetan. Eta azken bi etapak lasaiagoak izango dira, baina adi egon beharrekoak. Larunbatean  La Seu d´Urgellen hasi eta Torredembarran despedituko da proba, 201 km-koa, eta igandeko azken etapa Torredembarran hasi eta Bartzelonan despedituko da, Kataluniako zirkuituan, 150,5 km osatu eta gero.  Afizionatuen probakAsteburuan bi lasterketa dituzte 19 eta 20 urteko txirrindulari afizionatuek, Lehendakari Txapelketarako baliagarriak direnak. Larunbatean XVI. Trofeo Faro Gorliz lasterketan bilduko dira, Gorlizen, eta igandean XIX. Sabin Foruria Memorialean, Markinan. Bestalde, kadeteek igandean lasterketa dute Lizarran eta juniorrak larunbatean ariko dira, Lizarran.