Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lakuntza eta Arbizuko Udalek hainbat sindikatuk maiatzaren 21erako deitu duten greba orokorrarekin bat egin eta herritarrak parte hartzera gonbidatu dituzte. Hala jaso da, bi udalek onartutako adierazpen instituzionalean. Bi erakundeek ere "benetako aldaketa politikoa" aldarrikatu dute, haren "bitartez soilik, gure etorkizun ekonomiko eta sozio laborala berma daitekeelako".Lakuntza eta Arbizuko Udalek ere "benetako aldaketa soziala" aldarrikatu dute, "bizitza-proiektu duin eta independente bat garatzeko kalitatezko enpleguaren bitartez pertsona guztiei aukera emango dielako". Horrekin batera, "zerbitzu publikoen funtsezko hobekuntza eta berauen kontrol soziala" eskatu dute. Azkenik, udalendako "rol nagusia" exijitu dute, "zerga-politika aurrerakoia eta bidezkoa bultzatzeko, finantza-iturri aski, kalitatezko gizarte zerbitzu publikoak garatzen elkarlanean aritu gaitezen, jendartearen partaidetza eta inplikazioa baliatuz eta bideratuz".