Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Immigrazaio, Euskara eta Kirol Zerbitzuek elkarrekin antolatutako jarduera da Joko-Saltsa. 8 eta 11 urte bitarteko Sakanako nesaki eta mutikiei zuzendutako aisialdi jarduera da mankomunitatetik eskaintzen dena. Joko-Saltsaren bidez mankomunitateko hiru zerbitzuek hizkuntza (euskara), jarduera fisikoa eta Sakanan gaur egun dauzkagun kultura anitzen ikurrak landu nahi dituzte. Horrekin batera, "gorputzak ongi sentitzeko ematen dituen aukera osasungarriak mugimendu bidez ezagutzeko aukera izanen dute haurrek. Lakuntzara joaten diren neskato eta mutikoek joko eta dinamika dibertigarri askorekin arratsalde dibertigarria pasatzeko aukera izanen dute. Txokolatada, opariak eta beste ere ez dira faltako. Guztia prest dago haurrek arratsalde "mundiala" pasatzeko. Sakanako Mankomunitatetik jakinarazi dutenez, ikastetxeen bidez jarduerarako gonbitea ikasle guztiei egin diete. Joan-etorriak autobusean eginen dituzte nesaki eta mutikiek, begirale bat lagun dutela. Maiatzaren 30ean izanen da, baina hartan parte hartzeko astelehen eta asteazkena bitartean izena eman beharra dago. Sakanako Mankomunitatearen Lakuntzako egoitzara jo dezakete (948 464 867). Bestela, asteazkenean bertan Irurtzun, Etxarri Aranatz eta Altsasuko Udaletako Euskara Zerbitzuetan eman daiteke izena (8:00etatik 14:00etara). Plazak mugatuak dira eta zozketa bidez banatuko dira.