Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Maiatzaren 21erako greba orokor deialdia egin dute hainbat sindikatuk , eta deialdi horrekin bat egin dute Sakanako hainbat eragilek. Asteartean eman zuten babes horren berri. Esan zutenez, "kapitalismoaren eredu alternatiboa behar dugu" eta egungoa aldatzeko ardatzak markatu zituzten: "eredu ekonomikoak eta sozialak lanaren banaketa eta aberastasuna era zuzen eta solidario batez birbanatzea". Gizarte eragileek "pertsonen mesedetan egongo den eredua" aldarrikatu zuten eta hura lortzeko "baliabideez hornitu beharra" nabarmendu zuten. Grebarekin bat egin duten gizarte eragileek azaldu zutenez, "bakoitza bere esparruan, kapitalismoaren alternatiba hori gizarteak hobetzeko helburuan lan egiten dugun gizarte-mugimendu guztien artean bilatu behar dugu". Greba orokorrean parte hartzeko deia egitearekin batera, heldu den ostegunean, 18:00etan, Altsasuko Foruen plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartzera deitu zuten. EragileakEtxarriko eta Altsasuko Bilgune FeministaAskapenaSakanako Gazte AsanbladaArbizuko SasoiakELALABEHNEAltsasuko Feministak