Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Gobernuak eman duen 9. "Nafarroa Bermea" Sakanako zurgintza arloko enpresa batek jasoko du. Enpresak aktibo finko materialak 402.097 euroko proiektu bat gauzatzeko mailegua eskatu du eta Nafarroako Gobernuak 241.258 euroko bermea emanen dio. Hala erabaki zuen gobernuak pasa den astelehenean. Aurretik Altsasuko automobilgintza arloko enpresa batek ere jaso du halako bermea. "Nafarroa Bermea" krisiari aurre egite aldera Nafarroako Gobernuak hartutako neurrietako bat da. Bere helburua da lanpostuak sortzen dituzten inbertsioak babestea eta finantzaketa egokia ematea, hau da, enpresa txiki eta ertainen premiekin bat datozen kostu eta epeak ziurtatzea. Gaur egun zaila baita kredituak lortzea. Horretarako, Nafarroako Gobernuak Sonagar elkartearekin (Sociedad de Garantía Recíproca) adostu zuen sozietateak aipatu bermeak emateko edo ez emateko azterlan teknikoak egingo dituela eta, gainera, abala emango diola enpresari, Nafarroako Gobernuak azpi-abalatuta.