Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakandarren asebetetzea helburu, Sakanako Mankomunitateak kalitatearen kudeaketa sistemen bidez, bere kalitatea era ordenatuan kudeatzeko elkarrekin lotura duten arauak ezarri ditu. Horren ondorioz, Sakanako Mankomunitateak kalitatearen kudeaketagatik hiru ziurtagiri ditu. Horietako bi, ISO 9.001 eta ISO 14.001, AEN0Rek, Normalizaziorako eta Egiaztapenerako Espainiako Elkarteak emandakoak dira. Aurrenekoak mankomunitatearen zerbitzu orokorretan kalitatearen kudeaketa sistema ezarrita dagoela ziurtatzen du. ISO 9.001 ziurtagiri hori 2006an lortu zuen Sakanako Mankomunitateak. 3 urteren ondoren berritu egin du eta hala egin beharko du 2012an. AENORen 14.001 ziurtagiria, berriz, ingurumenaren kudeaketa sistemari dagokiona da. Halako ziurtagiririk ez zuen orain arte Sakanako Mankomunitateak eta aurten lortu duena hiru urtez indarrean izanen da. Azkenik, kalitate sistema eredu zabalduena den EFQMren Europar bikaintasunaren ziurtagiria jaso du Sakanako Mankomunitateak, 400 puntutik gorako mailan. Azken hori ere zerbitzu orokorrei dagokie.