Emakumea eta lana gai hartuta

Guaixe 2009ko maiatzaren 18a

Altsasuko Feministak eta Bilgune Feministak antolatuta, bihar eta etzi Emakumeok ere lanari buruz asko dugu esateko leloa duen egitaraua antolatu dute. Hasteko, bihar, 19:00etan, Etxarri Aranazko kultur etxean LABeko kide Miren Condek hitzaldia eskainiko du. Etzi, berriz, Made in L.A. dokumentala ikusteko aukera izanen da Altsasuko Iortia kultur gunean, 19:00etatik aurrera.