Afizionatuak. Rural Kutxako Ferrari garaile Berriatuan

Guaixe 2009ko maiatzaren 18a

Larunbatean afizionatuen tropela Berriatuan bildu zen, Euskaldun txapelketarako baliagarria zen San Gregorio Sarian. Rural Kutxa talde sakandarrak primerako lana egin zuen eta aipatu taldeko Fabrizio Ferrari izan zen nagusitu zena. Bigarrena bere taldekide Mikel Filgueira izan zen. Hortaz, doblete ederra Rural Kutxarendako. Moreno laugarrena MarkinanIgandean Sabin Foruria Memoriala jokatu zuten 19 eta 20 urteko afizionatuek Markinan, Lehendakari Txapelketarako baliagarria den proba, hain zuzen ere. Seguros Bilbao taldkeko Ion Izagirrerendako izan zen garaipena (2:35:11), bukaerarako hiru kilometroren faltan erasoa jo eta helmugara bakarrik heldu ostean. 16 segundo sartu zizkion Naturgaseko Noel Martini eta 20 segundo Seguros Bilbaoko Ramon Domenéri. Rural Kutxa talde sakandarreko Francisco Javier Moreno laugarrena izan zen, 22 segundora.