Erbiti, Arrieta eta Urtasun ariko dira gaur abiatuko den Kataluniako Voltan

Guaixe 2009ko maiatzaren 17a

Gaur abiatuko da Kataluniako Volta, Lloret de Marreko 3,6 kilometroko erlojupekoarekin. Hiru sakandar ariko dira: Imanol Erbiti (Caisse d´Epargne), Jose Luis Arrieta (Ag2R), eta Pablo Urtasun (Euskaltel). Euren taldeburuendako eginen dute lan. Volta irabazteko faborito nagusienak Alejandro Valverde, Carlos Sastre eta Samuel Sanchez dira. Guztira 21 talde lehiatuko dira, 18 Pro Tour eta hiru talde kontinental, tartean Oscar Guerrero altsasuarrak zuzentzen duen Contentpolis Ampo.