Berdud eta Mozo lehen gaztea eta lehen kadetea Debako triatloian

Guaixe 2009ko maiatzaren 19a

Duatloi denboraldian murgilduta gaude, baina triatloi denboraldia larunbatean hasi zen, I. Deba-Itziar triatloi probarekin. 300 triatletek hartu zuten parte bertan, eta hasieran 750 metro egin behar izan zituzten igeri, segituan bizikleta hartu eta 24,5 km osatzeko. Azkenean, bizikleta utzi eta 5 km egin behar izan zituzten korrika. Irabazlea, nagusitasun handiz, Ipar Kutxa Auzokoa taldeko Mikel Elgezabal izan zen (1:08:44), Krafft San Sebastian taldeko Aimar Agirrresarobe bigarrenari 3 minutu eta 40 segundoko aldea atereaz. Emakumeetan Codeam taldeko Irati Etxaburu izan zen azkarrena (1:22:47). Aipatu proban bi sakandarrek hartu zuten parte eta primerako lana egin zuten. Sakana Triatloi Taldeko Urko Berdud altsasuarra 32.a iritsi zen helmugara (1:16:33) eta gazte mailako lehena izan zen, eta talde bereko Aitor Mozo lakuntzarra 78.a izan zen helmugan (1:21:24), kadete mailako lehena, hain zuzen ere. Hortaz ezin hobe hasi dute triatloi denboraldia.