Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kevin Marques (San Juan), Cristina Aldeano (Altsasu), Irantzu Imaz (Sutegi) eta Maialen Unanua (Sutegi) irristalariek lortu dute txartelaHaur mailako eta gazte mailako irristalariak Zirkuitu Txapelketetarako kanporaketetan lehiatu ziren asteburuan Iruñeko San Juan kirol instalazioetan. Olaztiko Sutegi Taldea Altsasuko Irristaketa Taldea eta Urdiaingo Aitziber taldea kontuan hartuta Sakanako zortzi gaztetxo aritu ziren lehian, haur mailako zazpi eta gazte mailako bat, baina horretaz gain San Juan taldean aritzen den Kevin Markes Paniagua ere gazte mailan aritu zen. Proba bakoitzean sailkatutako lehen zazpi irristalariek lortu zuten uztailaren 4an eta 5ean Gasteizen jokatuko diren Espainiako Zirkuitu Txapelketetan aritzeko txartela.Sakandarrek lan ederra egin zuten. Gazteen mailan Kevin Markesek (San Juan) lau domina lortu zituen, urrezko eta brontzezko bana eta zilarrezko bi. Aipatzekoa da aurretik jokatutako pista txapelketetan zilarrezko domina lortu zuela eta hirutan laugarren gelditzea lortu zuela, Espainiako pista txapelketetarako sailkatuz. Bestalde, Sakanako taldeetako irristalariei dagokienez ongi aritu ziren zirkuituan. Zortzi irristalarik parte hartu zuten eta haurren mailan Cristina Aldeanok (Altsasu Irristaketa Taldea), Irantzu Imazek (Olaztiko Sutegi) eta Maialen Unanuak (Urdiaingo Aitziber) lortu zuten Espainiako Zirkuitu Txapelketetan aritzeko txartela. Mireia Rivero zilarrezkoa kimuetanBestalde, larunbatean kimuen mailako Nafar Kirol Jolasen irristaketa finalak jokatu ziren Iruñean. Olazti, Altsasu eta Urdiaingo taldeetako 9 irristalari aritu ziren eta oso lan polita egin zuten, guztiek lehen klasifikazioa gainditzea lortu baitzuten. Finaletan Olaztiko Sutegi taldeko Mireia Rivera bigarrena izan zen 1.500 metrotan eta 1.000 metrotan, zilarrezko bi domina jasoz. Asteburuan Espainiako Pistako Txapelketak IruñeanAsteburuan Espainiako Pistako Txapelketak jokatuko dira Txantrean, larunbatean 16:00etatik aurrera eta igandean 10:00etatik aurrera. Haur mailan Cristina Aldeano (Altsasu Irristaketa Taldea), Maialen Unanua (Urdiaingo Aitziber) eta Gaizka Ocaña (Urdiaingo Aitziber) irristalariek lortu zuten bertan aritzeko txartela, eta gazteen mailan Kevin Markes (San Juan) altsasuarrak. Ea zer moduz doakien. Pistaren beharraIrristaketa zaleek behin baino gehiagotan eskatu dute irristaketa pista bat. Behar bezala entrenatzeko tokia izateaz gain, ongi dabiltzan gazteak Iruñerriko taldeetara ez joateko modua litzatekeela adierazi du Kevin Markesen aitak. Izan ere, maila on bat lortzen duten gazteek ezin dute pilotalekuan behar bezala entrenatu eta irristaketan jarraitu nahi badute Iruñeko bidea hartu behar izaten dutela gaineratu du Markesek. Horrek bertako taldeak ahultzea eta irristalariendako diru eta denbora galera ekartzen du, astero hirutan joaten baitira.