Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo abiatu zen Kataluniako Volta, Lloret de Marreko 3,6 kilometroko erlojupekoarekin. Iaz bezala, Cervelo taldeko Thor Hushovd izan zen azkarrena (4:47), Caisse d´Epargneko Alejandro Valverderi segundo bat atereaz eta liderraren maillota jantziz. Caisseko Hiriberriko Imanol Erbiti 54.a izan zen, 11 segundora; Euskalteleko Pablo Urtasun 57.a, denbora berean, eta Ag2Rko Jose Luis Arrieta 83.a, 14 segundora. Gaur Kataluniako Voltako bigarren etapa jokatuko da, Gironan hasi eta Rosasen despedituko dena, 163 kilometrokoa. Lehen mailako Els Angels eta Sant Pere de Roda igo beharko dituzte, eta bigarren mailako Cadaques.