Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean Pagoeta mendi lasterketa jokatu zen Zarautzen. Bertan aritu ziren 201 parte-hartzaileek 15 km osatu eta 1468 metroko desnibela gainditu behar izan zuten besteak beste Pagoetara igotzeko. Irabazlea Didier Zago izan zen, marka berria ezarriz: 1:01:58. Pagoetan lehiatu ziren sakandarrak lan txukuna egin zuten, ondoko denborekin: 27. Alberto Arrizabalaga olaztiarra (1:18:29); 60. Nuria Ongay satrustegiarra (1:22:49); 61. Egoitz Aldaz olaztiarra (1:22:50); eta 97. Jose Antonio Salgado altsasuarra (1:27:17). Bestalde, egun berean III. Aramotz mendi lasterketa hartu zuen Zornotzak. Bertan lehiatzera animatu ziren 165 korrikalariek 27 km osatu behar zituzten, 1.600 metroko desnibela gaindituz eta besteak beste Aramotz eta Leungane mendiak igo. Azkarrena Zigor Iturrieta izan zen (2:31:29), eta lehen emakumea Jaione Sasieta, helmugan 54.a izan zena (3:08:58). Dantzaleku Sakanako Fermin Gabirondok primerako lana egin zuen eta 18.a izan zen (2:48:10). Zegama-Aizkorri, igandeanIgandean 8. Zegama-Aizkorri mendi maratoi famatua dago jokoan, Munduko Koparako baliagarria dena. Mendi Korrikalariek 42,195 km dituzte aurrez aurre, eta 5.472 metroko desnibel pilatua. Besteak beste Aratz, Aizkorri eta Andraitz gainditu beharko dituzte eta ikusgarria da bai proba bera eta baita korrikalariak animatzera aipatu mendietan biltzen den jendetza ere. Korrikalari sakandarrak lasterketa garrantzitsu hau prestatzen ari dira.