Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iaz Aranazko kirol eskolen bukaera jaialdia hartu zuen Sakanako Kirol Asteak, eta aurten Uharte Arakil, Irañeta, Arakil eta Irurtzunen txanda izanen da, Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak bertan antolatu baitu Sakanako XVII. Kirol Astea, Mutua General de Seguros Acebes-Lasa Aseguruak etxearekin batera. Iazko moduan, Sakanako Kirol Astearen helburu nagusia Uharte Arakildik Irurtzunera bitarteko ikastetxe eta kirol taldeetako haur, guraso eta antolatzaileak bildu eta haien arteko harremanak bulkatzea izanen da.Birziklatze tailerra, kirol egokituak eta lehen sorospenakSakanako Kirol Astearen antolatzaileek haur eta gaztetxoen artean balioak lantzeko ahaleginetan jarraitzen dute. Horrela, kirol egokitua praktikan jartzeko aukera izango da. Zuzenak taldearen eskutik, ohiko jolasak egiteko aukera izanen dute kirol egokituan parte hartuko dutenak, beti ere haurra minusbaliatuen lekuan jarrita, haien zailtasunak gehituta: gurpildun aulkia, begi estaldura... Birziklatze tailerra ere hartuko du kirol asteak. Haurrek etxetik eramandako ontziekin (leungarri poteak, jogurt poteak, arrautzen kutxak, paper erroiluen kartoizko hodiak, oinetako kutxak, plastikozko botilak, latak, brikak...) euren kirol materiala egin eta haiekin jolasteko aukera izanen dute, Txubindo Natur Gelaren laguntzarekin. Bestalde, aste osoan barna Uharte Arakildik Irurtzunera bitarteko ikastetxeetan batetik bestera arituko dira DYAko adituak, lehen sorospenen oinarrizko ikastaroa ematen. Erakusketa eta Kirol FestaSakanako Kirol Astearen XVII. edizio honetan, Irurtzungo eta Uharte Arakilgo kirol eskolei buruzko argazki erakusketa prestatu da, Irurtzungo udaletxeko batzar gelan arratsaldeetan ikusgai izanen dena, aste guztian barna. Eta Kirol Asteari amaiera emateko Sakanako kirol eskoletako begiraleendako Kirol Festa eta afaria antolatu dute maiatzaren 29an, ostiralean, Irurtzungo Matxain jatetxean 21:00etan. Antolatzaileek ekitaldietan parte hartzeko deia egin dute. Egitaraua-Kirol egokitua: maiatzaren 26an, asteartean, 17:30ean Irurtzungo plazan; eta maiatzaren 27an, asteazkenean, 17:30ean Uharte Arakilgo plazan. Euria egiten badu pilotalekuetan. -Birziklatze tailerra: Maiatzaren 25ean, astelehenean, 17:30ean Hiriberriko plazan; eta maiatzaren 28an, ostegunean, 17:30ean Irurtzungo plazan. -Argazki erakusketa: Irurtzungo udaletxeko batzar gelan, aste guztian, arratsaldeetan. -Kirol festa, Sakanako monitoreen afaria: Maiatzaren 29an, ostiralean, 21:00etan Irurtzungo Matxainen.