Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan Nafarroako Igeriketa Federazioak antolatutako Nafarroako Liga absolutua jokatu zen. Sakana Igeriketa Taldeko igerilariak bertan aritu ziren, lan polita eginez eta kontentu daude aipatu taldekoak. 100 m tximeletan Xabier Galartza eta Sara Galbete aritu ziren, 400 m libreetan Ane Martinez, 50 m libreetan Itsaso Baztarrika, 100 m bular igeriketan Sara Galbete, 200 m libreetan Amaia Razkin, 200 m estiloetan Itsaso Baztarrika, 50 m tximeletan Jaione Diaz eta 100 m libreetan Jaione Diaz, Ane Claver eta Ane Martinez. Guztiak ongi aritu ziren, euren denborak hobetuz. Ane Martinez altsasuarra hirugarrena izan zen 100 metro libreetan, 1:05.32 denbora eginez. Denbora horri esker uztailaren 26tik 30era Bartzelonan jokatuko diren haurren mailako Espainiako Txapelketan aritzeko txartela lortu zuen altsasuarrak. "Azken orduko aldaketak ez badaude bera izango da txapelketa horietan arituko den nafar bakarra, Iruñean bere aurretik sailkatu zirenak kategoria altuagokoak zirelako" azaldu dute Sakana Igeriketa Taldeko kideek. Hortaz marka ederra egin du altsasuarrak; ea Espainiako Txapelketak behar bezala prestatzen dituen.Larunbatean Nafar Kirol Jolasen igeriketa jardunaldia ZelandinAltsasuko Zelandi kiroldegiak Nafar Kirol Jolasen kimuen mailako igeriketa jardunaldia hartuko du larunbatean, hilak 23, goizeko 10:30etik aurrera. Sakana Igeriketa Taldeak jardunaldiaren antolakuntza eta kronometraje lan guztia egin beharko du. Aipatu taldeko kimuen mailako sei igerilari inguru arituko dira lehian. Aipatu txapelketa ikusteko sarrera irekia izanen da.