Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo Kataluniako Voltako etapa erregina jokatu zen, La Pobla de Lilleten hasi eta Andorran despeditu zena, kategoria bereziko maila duen Coll de Botellan, Pirinioetan, aurretik lehen mailako Coll de Port eta Alt de la Comella eta bigarren mailako Alt de la Massana pasa eta gero. Ziurrenik sailkapen orokorrean eragin nabarmena izango zuela atzoko etapak, baina Caisse d´Epargnek Alejandro Valverde lidergoan mantentzeko sekulako lana egingo zuela pentsa dezakegu. Euskaltel ere borrokan izango zen, sailkapen orokorrean Samuel Sanchez hirugarrena baitzen asteazkenean, Valverdetik 15 segundora. Tartean, Astanako Haimar Zubeldia zen bigarrena, Valverdetik 14 segundora. Hortaz pil pileko etapa izango zen atzokoa. Euskaltel-Euskadi talde onena zen atzoko etaparen aurretik. Han dago buru-belarri Pablo Urtasun urdiaindarra, talde lana egiten. Eta baita Hiriberriko Imanol Erbiti ere, kasu honetan Alejandro Valverderen esanetan. Uharte Arakilgo Jose Luis Arrieta Ag2Rkoekin dabil buru belarri. Asteazkenean Arrieta 52.a zen sailkapenean, 8:10era, Erbiti 110.a, 24:28ra, eta Urtasun 118.a, 25:25era. Volta igandean despedituko da, eta geratzen diren hiru etapak lasaiagoak izango dira, baina adi egon beharrekoak. Gaur, ostiralean, La Seu d´Urgellen hasi eta Torredembarran despedituko da proba, 201 km-koa; larunbatekoa Torredembarran hasi eta Bartzelonan despedituko da, 150,5 km osatu eta gero; eta azkena oso bitxia izango da, Sant Cugateko Errendimendu Handiko Zentroan hasi eta Montmelón despedituko baita, Kataluniako Zirkuituan. Jorge Azanza Bayern RundfahrtenAsteazkenean, maiatzaren 27an abiatuko da Bayern Rundfahrten itzulia eta maiatzaren 31n despedituko da, igandean. Euskaltel-Euskadi taldeko Jorge Azanza altsasuarra bertan ariko da, Koldo Fernandez de Larrea eta Markel Irizar taldeburuak laguntzen.