Nafarroako eta EAEko AHT lotura nondik egin aztertzen ari dira

Guaixe 2009ko maiatzaren 19a

Larunbatean Nafarroako eta Espainiako Gobernuek elkarlan protokoloa sinatu zuten Iruñean. Hitzartutakoak Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren korridorea egiteko finantzabideak zehaztu ditu. Protokolo horren arabera Zaragoza eta Iruñea bidaiariak eta merkantziak garraiatuko duen AHTren bidez lotuko da. Sinadura ekitaldian Sustapen ministro Jose Blanco zegoen. Nafarroako korridorea Euskal Yarekin non lotuko den galdetuta, orain aukerak aztertu eta ibilbide zehatzak ikertzen hasiko direla azaldu zuen. Ministroak esan zuenez aukeratuko den ibilbidea ingurumena gutxien kaltetzen duena izanen omen da. Loturari buruz Gorteetan hilaren 26an argibide gehiago emanen dituela aurreratu zuen Jose Blancok. Larunbatean sinatutako protokoloan jasotzen denez, lotura hori Nafarroako Euskal Autonomi Erkidegoko (EAE) eta Espainiako Gobernuek adostu beharko dute.