Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean jokatu zen Iruñeko institutu batean XXIII. Matematika Olinpiada. Nafarroako 162 ikaslek parte hartu zuten proban. Haien artean Altsasuko Sagrado Corazon ikastetxeko ikasle diren Daniel Cerezo San Martin eta Anton Diaz Lopez izan ziren. Haiekin batera, Aralarko Mikel Donea ikastetxeko Leire Mazkiaran Bergera, Cristina Leire Pinto Fuste eta Leire Aiestaran Lasa aritu ziren. Antolakuntzak zozketa bidez parte-hartzaile guztien artean bikoteak sortu eta haiek bi ordu izan zuten proposatutako ariketak egiteko. Sakandarrek diploma eta oroigarri bana eskuratu zuten.