Atzokoan, euria gogoz

Guaixe 2009ko maiatzaren 25a

Atzo arratsaldean gogoz hustu zen zerua Sakana gainean. Euriarekin batera, ostotsak eta tximistak ugari izan zen. Tarteka, harria ere. Batez ere, ibarraren ekialdean: Errotzen, Izurdiagan, Irurtzunen, Etxeberrin, Egiarretan eta Ekain bota zuen harri handiena, intxaurrak baino handiagoko harriak. Hiriberritik esan digutenez, gerezien modukoa izan zen han botakoa. Botatako kaxkabarrak makina bat kalte sortu zituen eraikinetan. Sabai-leiho guztiak txikituta gelditu ziren ibarraren mendebaldean. Haiek hautsi eta gero, jakina, euria gogoz sartu zen eraikinetan. Hori gertatu zen hainbat etxetan, baita Arakilgo eta Irurtzungo udaletxeetan edota Irurtzungo, eskolan, musika eskolan eta kultur etxean. Igerilekuko eta kiroldegiko kristalak ere hautsi egin ziren. Eraikinetako plastikozko teilatu-hodiak zulatuta gelditu dira eta guztiz berritu beharko dira. Gauza bera gertatu da uralitazko teilatua duten eraikinetan ere, zuloz beteta bukatu dutela. Kaxkabarrak ere kalean aparkatuta zeuden auto ugariren kristalak zartatu edo hautsi zituen. Ibilgailuen txapan ere arrasto ederra utzi zuen harriak. Botatako euria zenbait etxeetan sartu zen eta arazoak sortu zituen. Suhiltzaileek hainbat irteera egin zituzten Altsasuko Beheko benta, Zelai eta Bakea kaleetara. Bestalde, errepidetan ur baltsa txikiak sortu ziren. Suhiltzaileek haiek kentzen eta Foruzainak trafikoa bideratzen lan egin zuten. Hala gertatu zen Sakanako autobian, Uharte Arakil eta Olatzagutia parean. Iparraldeko autobian, Altsasuko lotura gunean ere baltsak sortu ziren. Lizarragan ere halakorik izan zen. Datuak Ordua17:4017:5018:0018:1018:2018:3018:4018:5019:0019:1019:2019:3019:4019:5020:00 20:10 Metereologi estazioa                Aralar000,51,78,10000001,35,90,500Etxarri07,22,750,200000,12,39,50,52,60,90Urbasa10,81,20,10,102,31,20,302,12,70,71,30,100,4tro/metro karratukoIturria: Nafarroako Gobernua Kaxkabarrari buruzko argazki gehiago Argazkien galerian. Zuk baldin badituzu, bidal ditzakezu.