Mankomunitateak Ur Zerbitzuko lanpostua betetzeko oposizioa deitu du

Guaixe 2009ko maiatzaren 25a

Sakanako Mankomunitateak Ur Zerbitzuan ofizial izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia egin du. Lanpostua aldi baterako izanen da eta txanda kontratu moduan. Partzialki jubilatzen den langileari jubilazio arrunterako zenbat denbora falta zaion, horrenbeste iraunen du kontratuak. Nolanahi ere, irekia dago aldi baterako kontratua amaitzean lanpostua finko bihurtzeko aukera, Batzar Orokorrak hala onartzen badu dagokion plantilla organikoan. Eskabideak aurkezteko 30 egun daude. EgitekoakBete beharreko eginkizunak ondoko hauek izanen dira: bere lanpostuari dagozkion iturgintza lanak: klorazio-instalazioen kontrola; edateko uraren araztegiaren kontrola: automata, gehigarriak, konpresoreak; instalazioetako biltegien bateriak, neurketa-ekipoak; goiko eta beheko ur-hornidura sarearen jarraipena eta mantenimendua; matxuren konponketa; parte hartzea eragiten dion guztian kudeaketa sistema ezartzeko eta dokumentazioa prestatzeko; eta, Sakanako Mankomunitateko Ur Zerbitzuko buruak eskatzen dizkionak: Sakanako Mankomunitatearen instalazioen mantentze-lanak, konponketa, eta abar.Izangaiek gutxienez ere, titulu hauetakoren bat izan beharko dute: Lanbide Heziketako goi mailako titulua, instalazio elektroteknikoak espezialitatean, Erregulazio eta Kontrol Automatikoen Sistemetako goi mailako titulua, Industri Ekipoak mantentzeko goi mailako titulua edo baliokidea.