Herrien Arteko Txapelketa

Guaixe 2009ko maiatzaren 25a

Nafarroako Kutxak antolatutako Herrien Arteko Txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu da asteburuan. A multzoan, larunbatean Arbizuk Huarte Iruñea izan zuen arerio, Arbizuko kiroldegian. Kimuetan Arbizuk 10-18 galdu zuen Huarteren kontra, haurretan Huartek 0-18 irabazi zion Arbizuri, gazteetan arbizuarrak gailendu ziren, 22-2, eta seniorretan 8-22 galdu zuten Arbizuarrek. Hortaz, Huartek 1-3 hartu zuen menpean Arbizu. Asteburuan Leitzak Huarte izanen du arerio. Bestalde, C multzoan, Iruñearen kontra aritu zen Irurtzun Oberena kiroldegian. Kimuetan 18-14 gailendu ziren iruindarrak, eta haurretan, 18-1. Gazteetan 18-22 irabazi zuten irurtzundarrek, baina seniorretan 22-8 gailendu ziren iruindarrak. Hortaz, 3-1 irabazi zuen Iruñeak. Asteburuan Irurtzunek Doneztebe izanen du arerio. Elgetako lau t´erdiko torneoa. Atzo Elgetako lau t´erdiko torneoko partidak jokatu ziren. Kadeteetan, Berazak 22-8 irabazi zion Azketari, eta 23 urtez azpikoan Larrañagak 22-9 irabazi zion Ezkurdiari eta Iturriozek 22-21 hartu zuen menpean Ropon. Pilota emaitzak. Larunbat gauean Nafarroa Oinezen alde Arbizun antolatutako jaialdian, Larralde eta Merinok 19-22 galdu zuten Cabrerizo II.aren eta Galarza VI.aren kontra, eta estelarrean Titin eta Zubieta 22-15 gailendu ziren Gonzalez eta Oscar Lasaren aurrean.