Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean Eusko Alderdi Jeltzaleak ekitaldia egin zuen Iortia kultur gunean. Jose Angel Agirrebengoak ekitaldian EAJ-PNV "Europaren aurrean Nafarroaren autonomia fiskal eta foralaren defendatzaile" gisa aurkeztu zuen. Izakun Bilbaok, berriz, Europa aukera bezala eta ez mehatxu gisa hartzeko esan zuen. Iñigo Urkullu ere jeltzaleen Altsasuko mitinean izan zen eta EAJrendako boza eskatu zuen. PPk ere larunbatean Sakanan kanpaina egin zuen. Alderdiko hautagai nafarrak, Pablo Zalbak, Aralarko Santutegian esan zuen ingurumenaren defentsa ez dela ezkerraren "esklusiba" eta planeta defentsa guztion egitekoa dela adierazi zuen. Altsasun ere izan ziren PPko kideak. Palacios alderdikidea buru zutela publizitatea banatu zuten.